XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) konpetentzi gatazkak konpontzeko prozedura prozesalari begirada bat botaz geroz, ikusi litezke ere, bai legitimazioaren arloan eta bai ondorioetan, arrazoi hari eutsiko lioketen argudioak.

Kontua da, nolabaitean desorekatu eta desorekagarria den araudi honek ere izango duela nahitaezko eragina II. Errepublikako lurralde botere banaketa eredua eraikitzean, kasu honetan, eraikidura jurisprudentzialaren bidetik gauzatutakoan.

Azkenik, jurisprudentzia horren azterketari heltzerako komeni zaigu Auzitegiaren praktikari begiradatxo bat botatzea, kontestualizazio gisa.

Nahiz eta bizi laburra eta oso istilutsua izan, eduki zuen denbora lan dexentea egiteko (76) Berme Konstituzionaleko Auzitegiaren Jurisprudentzia kontsultatzeko ikus: BASSOLS COMA, M., La Jurisprudencia...., op. cit., 90 eta h.; RUIZ LAPEÑA, R.M.k epai garrantzitsuenen bilduma bat prestatzen du berriz, El Tribunal..., op. cit., 345 eta h.: konstituzionalitate kontrolaren bidezko 14 epai (77) 14 epai horiek bederatzi asuntuetan sailkatu daitezkeelarik: zazpi inkonstituzionalitate helegitearean eta bi legegintza eskuduntzako arazoetan (bat, Kataluniako Ley de contratos de cultivo delakoaren aurka 1934 ekainaren 8an emandakoa [Auzitegiak emandako lehenengo epaia], eta bigarrera, Kataluniako Estatutua esekituta utzi zuen 1935ko urriaren leheneko Errepublikako legearen aurka 1935ko otsailaren 20ean emandakoa)., babespen helegite kasuetan 39, eta erantzukizun kriminal arazo batean (78) 1934aren urriko Barcelonako gertakizunak medio, Generalitatearen Presidente eta Kontseilarien aurka jarraitutakoa 1935ko ekainaren 6.ean emandakoa. beste epai bat.

Baina kontua da, Auzitegiak ez zuela asmatu jurisprudentzia, errespetatu edo errespetagarri bat sortzen, batez ere, garaiko abiadura politiko eta gertakizun historiko larriek bultzatuta (...)